XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egal gorria zortzi izpiko amairu izarrez (bost aurrean, lau muturrean eta bi aldamenetan).
Mazmarroa.
Lenengoenak.
Orlegia; zidarrezko amabi makobil sautor-eraz ipiñita.
Jauregiko mazmarroak, amazortzi makobil daukazala diño Jeronimo de Villa'k.
Beste batzuek, ostera, ogetabost dirala diñoe, bosna-bosna ipiñita, ta zidarrezkoak.
Jatorri onetatik dator Bustintza narea.
Mazmarroa.
Urrezkoa; zugatz orlegia ta iru otso baltz, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita; Liliori gorri bi buruz (b).
Mazmarrolari batzuek beste au dakarre: Urrezkoa; iru otso baltz islertzokoiz ipiñita.
Beste batzuek, zelai gorria dala ta iru otsoak urrezkoak.
Jeronimo de Villa'k, ondorengo batentzat, beste au dakar: Urrezkoa; zugatz orlegia ta basurde baltz bi, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita.
Mazmarroa.
Gorria; urrezko gurutzea zelai osoan eta bere lau utsunetan bost orriko adar bana urrez.
Zidarrezko egala zortzi katazuri edo armino baltzez.
Mazmarroa.
Okendo'ko (Araba) Bengoetxea'tar Pedro Luis'en ingizartegian mazmarro au agertzen da Zamudio'ko Abona abizenarentzat: Urrezkoa; zugatz orlegia ta iru otso baltz, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita; zugaitzaren buru-gaiñean, izar urdiña buruz [b].
Ez dogu ezagutzen gaur egunean Elorrio'n Abona izeneko etxerik.
- Mazmarroa.
Urrezkoa; zerrenda urdin bi zuzenbeera.
Egal gorria zidarrezko bederatzi lertxun-orriz.
- Mazmarroa.
Zatitua: l) urdiña; urrezko iru torre, islertzokoiz ipiñirik (...).